EUSKARA

PELIKULAREN ARGUDIOA ETA GIDOI LITERARIOA



SANFIDANCE


Zelako lioan sartu ditu Unaik gelako lagunak !!! Kurtso bukaerarako dantza txapelketa antolatu du Guraso Elkarteak eta 1. saria kopa bat eta 150€takoa da.
Elena ikusi du kartelari begira era klaseko neskak apuntatuko direla jakin duenean “Gelako mutilok irabaziko dugu aurton txapelketa hori” esan dio. Apostua berehala gauzatu da eta orain estu eta larri dabiltza mutilak: musika aukeratu, koreografia asmatu…eta egia esan, ez zaie batere ondo ateratzen!!! Neskak, aldiz, gustora eta pozik dabiltzala ematen du.
Zer egingo dute?



IRUDIA
SOINUA

  1. ESZENA

Elena ikastolako korridorean dago kartel bati begira. Unai (gelako mutil bat) bertatik pasatzen da eta bera ikustean gelditu egiten da.



UNAI: Zer Elena? Zeozer interesgarrixe?
ELENA: Ba, bai. Gurasoen elkartiek dantza txapelketa antolatu dau kurtso bukaerako jaialdirako.
UNAI: Bah, sariak ez dira onak izango.
ELENA: Ez pentsa. 1. saria  kopa bat eta 150€takoa da.
UNAI: 150€? Apuntako gara?
ELENA: Neskak bai apuntako gara. Eta irabazi!
UNAI: Zuek irabazi? (minduta)Ez ba, guk irabaziko dogu.
ELENA: Gu nortzuk? Mutilak?
UNAI: Ta zergaitik ez?
ELENA: Ez dekozuelako ideiarik bez!!!
UNAI: Hori ikusi beharko da, la-rro-sa(adarra joten)
ELENA: Harro ustela zara U-nai-txu (tonu berdinean)

  1. ESZENA


Parkeko banku batean, Unaik lagunei kontatzen die dantza txapelketarena.



ENEKO: Dantza txapelketa bat! Nori okurritzen zaio horrelako sari bat dantza txapelketa bati ematea? Futbol txapelketa izango balitz!!
BORJA: Hori! Neskak irabazteko ideiagaz dago eginda!
AINGERU: Argi dau. Mutilak fastidiatzeko!
UNAI: Ba… apuntatuta gauz (beldur pixka batekin)
BESTEAK:Zeeeerr?
UNAI: Entzun dozuena. Apunteta gagozela.
ENEKO: Zelan okurritu jatzu? Erridikuloa eingo dogu

(Pentsakor gelditzen dira denak)

BORJA: Joer,txo. Hurrengoan galdetu ezer ein baino arinago.



IRUDIA
SOINUA
  1. ESZENA

Parkeko beste banku batean Elenak lagunei kontatzen die dantza txapelketarena.


JULIA: Ze ondo Irene! Eta apuntata gagozela diñozu?
ELENA: Bai, kartela ikusi eta segituan joan naiz gure taldea apuntatzera.
ELENE: Eta zenbat denbora daukagu prestatzeko?
ELENA: Hilabete eskas. Espabilau ein beharko gara.
NORA: Igual mutilei esan al (deu)tsague gugaz eiteko(zalantzagaz)
ELENA: Zer? Horiei? Ez, ez eta ez.
ELENE: Pentsau bez. Eurek ixten al doskue futbolien jolasten? “Ezin dozue jolastu txarrak zarielako”(mutilak imitatuz)
JULIA: Guk eingo dogu eta listo!
  1. ESZENA

Gelan dagoz neska-mutilak. Neskak burlaka ari zaie mutilei dantzako keinuak eginez eta mutilak gero eta haserreago dagoz.


BORJA: Zelako lioan sartu gaituzun Unai!
ENEKO: Beitu horren barriek! Horrek dabile katxondeoa!
UNAI: Baina… nik uste nuen dirua irabazi nahiko zenutela…
ENEKO: Dirua ez, baina ikastola guztixen aurrien tontoana eingo dogule…hori fijo!
AINGERU: Beitu, beitu neskak! Hobe desapuntatzen bagara.
UNAI: Desapuntatu? Koldarrak garela egoteko beti entzuten? Hori nahi dozue?
BESTEAK: ez…
UNAI: Ba orduan… aurrera!
  1. ESZENA

Ikastolako aretoan mutilak dantza bat ensaiatzen ari dira. “Nosa, nosa…” musikarekin. Halako batean Enekok musika aparatua amatatzen dau.


ENEKO: Nahikoa da. Ezin dot gehixau! Akabe da!

(Isilune bat egiten da)

BORJA: Eta neskei eskatzen ba(deu)tsague eurekin eiteko?
UNAI:Eta nire apostua?
BORJA: Ze apostu eta ze istori!
AINGERU: Ei, beitu. Hor doaz neskak
(Eta leihora hurbiltzen dira neskak saski baloi pistetarantz doazen bitartean)
IRUDIA
SOINUA
  1. ESZENA

Saski baloi pistetan. Neskak pausu batzuk entsaiatzen dituzte. Mutilak begira daude.


AINGERU: Oso ondo irteten jake. Seguru irabazten dabiela eta musturretan emongo deuskue.
UNAI: Beno, hori ez dakigu. Beste talde batzuk be badauz. Eurek be galdu al dabe.
ENEKO: Bai, seguru.

(Bien bitartean Elena mutil taldearengana hurbiltzen da)

  1. ESZENA

Aurreko eszenaren jarraipena saski baloi pistetan. Mutil taldea eta Irene.


ELENA: Zer mutilok? Zelan doatsuez entsaioak?
UNAI: Guri fenomeno! Eta zuei?
ELENA: Ba… ikusi dozue. Arazo barik. Irabazteko prest.
UNAI: Apur bat harrotuta zabizela uste dot.
ELENA: Ni harro ibiliko naiz baina zu harroa zara!!( eta haserre buelta hartu eta badoa)

  1. ESZENA

Ikastolako arkupeetan neska kuadrilla hitzegiten dago eta ez dira ados jartzen.


NORA: Berriro dinotsuet:nik uste dot mutilekin batera egin beharko genukela.
ELENA: EZ!(gogor)
JULIA: Igual Norak arrazoia dauko. Gainera majoak dira eta barre batzuk eingoguz.
ELENA: Majoak? Ja! Eta ez doskuenien eurekin jolasten ixten “txarrak” garelako… (keinu bat egiten dau)Orduan be, majoak dira?
ELENE: Beitu Elena. Nik uste dot “pike” hau zu eta Unaien artekoa dala eta danok nahastatzen ari zariela.
NORA: Beste taldeko mutil batzukaz berba ein dot eta dantzie gugaz eiteko desiatzen dauz.
JULIA: Benga Elena… Hobeto paseko dogu mutilekin…
ELENA: Utzidazue Unaiegaz berbetan. Ez dot uste nahi izango dabenik baina zuek baietz esaten badozue…


IRUDIA
SOINUA
  1. ESZENA


Unai kanasta batzuk botatzen ari da Elena hurbiltzen zaionean.


















UNAI: Zer nahi dozu?
ELENA: Zugaz berba ein. Esan dostie lagunek  zuekaz berba ein dabiela eta prest zagozela dantzie gugaz eiteko.
UNAI: Ni hasieratik egon nintzen prest. Kartelari begira zeundela galdetu neutsun ia apuntatuko ginen. Eta zuk baztertu gintuzun.
ELENA: (Isilik geratzen da)
UNAI: Ez da egixe, ala?
ELENA: Bai, baina niri be, ez jat bapez gustatzen mutilok, eta batez be zuk, zeuon jokaetatik baztertzen gaituzuenean.
UNAI: Bale, hori be egixe da.

(Isilune baten ostean…)

ELENA: Beno, zer? Ausartzen al gara orduan danok batera egitera???
UNAI: klaro! Goazen besteei esatera!














  1. ESZENA

Eszenatokiaren alboetan kokatuta daude dantzariak. Urduri daude teloia noiz zabalduko den itxaroten.


UNAI: Animo kuadrilla. Lortuko dogu.
NORA: Behintzat, prestatzen oso ondo pasa dogu, ezta?
ELENA: Egia da. Oso ondo pasa dogu. Ezta Unai? (Unairi begiratuz)

(Eszenatokian kokatzen dira eta musika hasten da)

  1. ESZENA

Eszenatokian. Taldearen dantza amaiera ikusten da, agurtzen daudenean.
Oso pozik agertzen dira, eskuak txalokatzen ditute, barreak …












OHARRA: kreditoak agertzen direnean talde artistikoa koparekin azalduko da.




Saltoak, txaloak, algarak, besarkadak…





(Dantzari bat kamarara hurbiltzen da eta AMAIERA kartela erakusten du )












*****************************************************************************


Mª Carmen Musatadi

     “Bonbardaketaren atsekabea gainditu
     beharra duzu,baina zure gogorapen handiena
     bihurtzen da.”

Zein da bonbardaketaren inguruan burutik kendu ezin duzun
gogorapena?
Gernika bonbardatu zuten soldaduen mehatxuak.

Zein izan zen bonbardaketaren ondoriorik txarrena?
Baserri bat genuen eta gure gauza asko Gernikako behartsuei
eman behar izan genien. Bonbardaketaren ondorioz , jendea ezer gabe gelditu zen.

Nola erreakzionatu zenuen Gernika sutan ikusi zenuenean ?
Ni Kortezubiko baserritik ikusi nuen , oso urrun zegoen  baina dena argi ikusten zen. Hegazkinen beldurra zela eta , nire gurasoek ez zidaten utzi etxean gelditzen eta zuhaitzetan ezkutatuta egotera behar izan nintzen.


Bonbak jaurtitzen zituztenean , zer egin zuen inguruko jendeak ?
Denak ihesean eta ezkutatzen hasi ziren bonben beldurragatik.

Zer pentsamendu izan zenuen Gernika bonbardatzen ari zirenean
Zer sentitu zenuen ?
Bildurra eta negarra baino ez nuen eta sentimendu horiek ez
zidaten utzi pentsamendurik edukitzen.

Zer egin zenuen une horretan ?
Nire familiako gazteenak gurasoek esaten ziguten guztia egin genuen
eta gurasoak baserria zaintzen gelditu ziren.

Ikusi al zenuen harritu zintuen zerbait ?
Bonbardaketa izan zen harritu ninduen gauza bakarra.

Zer egin zenuten bonbardaketaren hurrengo egunetan ? Eta hilean ?
Ez ginen Gernikara joan , etxean salbu egon behar ginelako.

Zure familiakoren bat hil zen egun horretan ?
Nire osaba bi hil ziren.

Ba al daukazu bonbardaketa eguna gogoratzen dizun objeturik ?
Ez daukat objetu bat ere ez , gauza horiek ez direlako gogoan eduki behar.

Erraza al da bonbardaketaren atsekabea gainditzea ?
Horrelako gauzak ez dira ahazten. Bonbardaketaren atsekabea
gainditu beharra duzu, baina zure gogorapen handiena bihurtzen da.

Batzuk uste dute , honelako gauzak ahaztu egin behar direla. Ados
al zaude horrekin ?
Bai. Baina ez da erraza ahaztea.


Zeozer gehiago esan nahi zenuke ?
Ez.



KATEMOTZEAN
-Uda edo negua ? UDA
-Eguzkia edo euria ? EGUZKIA
-Kolore bat: URDINA
-Herri edo hiri bat: GERNIKA
-Baserria edo etxea ? ETXEA
-Plater bat: EDOZEIN ARRAIN
-Kalea edo etxea ? ETXEA
-Dirua edo poza ? POZA

Eskerrik asko zure denbora elkarrizketa honetara
dedikatzeagaitik!
Ez  horregaitik!                     

                                        
                                       Aitor Olarreta


************************************************

Bittor Zarrabeitia: Euskara hizkuntza identitatea ere bada eta euskaldun identitatearen sinbolo nagusia

1960ko apirilaren 5ean jaio zen eta Gernika- Lumokoa da. Gazterik euskararen munduan murgilduta egon den pertsona bat da eta euskara irakaslea ere izan zen. Zuzenbide-ikasketak bukatu baino lehen udaleko itzultzaile lanposturako oposaketa lortu zuen 1984an eta horrek eraman du euskara normalkuntzako teknikari lanak egitera baita berak euskararen beharra sentitzen zuelako.

 
GALDERA MATERIA:

Zuretzat zer da euskara?
Euskaldunok komunikatzeko daukagun tresna, hizkuntza, gaztelera edo frantsesaren parekoa.
Beraz, bakoitzaren aukera da euskara erabiltzea. Bizitzeko balio digu eta neurri batean, sentimendua da. Dena dela, hizkuntza identitatea ere bada, guretzat euskaldun identitatearen sinbolo nagusia.

Zelan ikusten duzu hizkuntza hau?
Aurrerapausu asko izan dira azken 25 urteetan baina ezagutzatik erabilerara ez da salto handirik egin, haurrak eta gaztetxoak salbu. Euskara berpizturik ikusten dut, baina arriskuan oraindik.

 Egiten al dira euskararen aldeko behar diren beste jai edo ekintza?
Baliabideen arabera egiten da hori eta gaur egun duela 25 urte baino askoz gehiago egiten da. Neurri batean normalizatuta dago kulturgintzan, aisian eta gazteen esparruan, baina zeregin asko dago lan munduan, merkataritzan eta teknologia berrietan. Ezin dugu ahaztu gabe familia transmisioan ere hutsunea dagoela.

 Zertan datza zure lana?
Euskara zerbitzu-buru lanak egitea eta euskararen normalizaziorako plangintza moldatzea, garatzea eta ezartzea.

 Zelan sentitzen zara zure lanarekin? Disfrutatzen al duzu?
Disfrutatzen dut eta oso atsegin dut baina askotan polizia lana betetzen dugulakoan nago.

 Ikusten al da krisia zure lanbidean? Non zehazki?
Bai. Baliabide gutxiago dago aurrekontuetan eta giza baliabideetan.

Ba al duzue udaletxean euskararen aldeko kanpainarik?
Bai, kanpainak baino gehiago planak dira: Plan Estrategiko bat dago herriari begira eta Erabilera Plan bat Udal Administraziorako.

        
Zein egoeratan ikusten dituzu euskal udaletxeak?
EHko udalak beste batzuk baino hobeto daude euskal goi erakundeak ere hobeto daudelako (udalek goiko erakundeetatik hartzen dute dirua.) Dena dela, badaude udal erakunde batzuk txarto pasatzen ari direnak ere.

 Askotan aurkezle moduan ikusten zaitugu Gernikako hainbat ekitalditan. Zelan ikuzten duzu zeure burua momentu horietan?
Neure lanaren zati bat da eta urteetan zehar egiten diren ekintzak izaterakoan, ondo sentitzen naiz eta gustura egiten ditut.

 Euskara teknikari moduan zelan sentitzen zara?
Batzuetan aintzat hartua eta beste batzuetan zokoratua.

 Entzun dut lehen euskara itzultzailea zinela. Zelan sentitu zinen zure lehen itzulpenean?
Lehen eta orain itzulpenak egiterakoan erresponsabilitate handiarekin hartu izan dut lan hori, testuak ulergarri eta erakargarri izan daitezen.

 Zein izan zen zure itzulpenik hoberena?
Ez daukat gogoan itzulpen onenik, administrazioan antzekoak baitira ia testu guztiak. Gogoan daukat, dena dela, frantsezetik euskarara itzuli nuen biologia lan bat lehiaketa batera aurkeztu nuela eta esfortzu handia eskatu zidala.

                KATE MOTZEAN

1.           Herri bat: Gernika-Lumo
2.           Janari bat: makailaoa pil-pilerara.
3.           Zuretzat data inportante bat: apirilaren 26a
4.           Zenbait zaletasun: abestea, txangoak egitea oinez eta sukaldaritza
5.           Pertsona miresgarri bat: Leonardo Da Vinci
6.           Gertaera entsutetsu bat zure ustez
Gerra zibila EHn
     


Eskerrik asko, Bittor, zure munduaren ikuspegi hori pixka bat eskura ipintzeagatik, denon artean zabaltzeagatik. Guztiz positiboa izan delakoan nago. Mila esker zure denbora eskaintzeagatik.

                           Xabier Zarrabeitia





++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++++


MARIO LOPEZ, GERNIKAKO K.E.S.B. SASKIBALOI TALDEKO KIROL ZUZENDARIA.


“GUSTUKO DUZUN KIROLA ERAKUSTEA, BENETAN ATSEGINGARRIA DA”.

Mario Lopez gernikarra KESB saskibaloi taldeko entrenatzaile eta zuzendariarekin elkarrizketa bat izan dugu Malosteko kiroldegian. Marioren kurrikuluma ikaragarria da: hogei urte baino gehiago daramatza saskibaloira lotuta, bereziki emakumeena, ta Bizkaiko eta Euskadiko  hainbat Txapelketa lortu ditu. Sub-16 nesken selekzioa ere entrenatzen du. Orain dela gutxi Euskadiko emakumeen taldeko selekzionatzaile izendatu dute.









 


Zein da zure benetako lanbidea?

M.L.: Nire lana ez da bakarrik entrenatzea, Malosteko kiroldegiko gestioa ere eramaten dut.

Zein da zure eginkizuna saskibaloi entrenatzaile modura?

M.L.: Nire jokalariak, bai kirolean, bai pertsona modura hobetzea.

Egia al da Euskadiko nesken taldeko selekzionatzailea zarela?

M.L.: Bai, nesken selekzio absolutoa entrenatzen dut eta Espainiako 17-ra arteko nesken selekzioa.

Euskadiko selekziorako ba al duzu aukeraturiko neskaren bat? Nortzuk?

M.L.:Bai,  lau jokalari daude: Judit, Nerea eta Izaskun gernikarrak eta Durangoko bat.

Gustuko al duzu zure lanbidea entrenatzaile modura?Zergatik?

M.L.:Bai, saskibaloia gustatzen zaidalako eta jokatzen oso ona ez nintzenez, nekiena irakastea erabaki nuen entrenatzaile modura.

Zer alde on eta txar ikusten diozu?

M.L.:Gustuko duzun kirola erakustea oso atsegingarria da, eta jokalariak zelan hobetzen doazen ikusteak poz handia ematen du.
Baina bestalde, momentu txarrak ere daude: galtzen duzunean, gauzak gaizki irteten direnean...



Nola murgildu zinen honetan?

M.L.:Institutoan hasi nintzen saskibaloira jokatzen. Gero neska talde bat hartu nuen entrenatzeko eta espainiar ligaraino iritsi ziren. Gero entrenatzaile tituloa atera nuen eta orain arte entrenatzen jarraitzen dut.

Gustuko al duzu zure taldea? Maila ona duzuelakoan al zaude?

M.L.:Bai, gustuko dut taldea jokalariengaitik. Maila ona dugu, baina jokatzen dugun  kategorian maila altua mantentzeko atzerriko jokalari bi hartu ditugu eta horrek dirua behar izatea suposatzen du.

Zelan zoazte ligan?

M.L.:Hamargarren postuan geratu gara baina liga hau lehenengoz jokatzen dugu, eta duen maila altua kontutan izanik, emaitza oso ona da.

Gernikak kantera ona duela uste duzu?

M.L.:Bai, kanterak osasun ona duela uste dut. Jokalari asko daude eta batzuk oso onak. Adibidez San Fidel ikastolako 3 jokalarik etorkizun handia dute: Judit, Maite eta Ane.


Pertsonalki:

Non jaio zinen?
M.L.:Gernikan.

Zenbat urte dituzu?
M.L.: 45 urte.

Ba al duzu emazterik edo seme-alabarik?
M.L.: Bai, nire emaztea ere entrenatzailea izan zen eta partidu baten ezagutu ginen. Alaba bat dugu.

Zer gustatzen zaizu egitea bereziki zure denbora librean?
M.L.:  Sarritan kanpora bidaiatzen dugulez, gehien atsegin dudana nire alabarekin egotea da.

Pozik al zaude duzun bizitzarekin?
M.L.: Bai, oso pozik. Norberari gustatzen zaiona egiteaz bizitzea pozik egotekoa da, eta gainera orain nire alabatxoarekin oso zoriontsu nago.

Zer da zuretzat garrantzitsuena?
M.L.:Norbere buruarekin ondo egotea.








 BEÑAT FERNANDEZ LARRUZEA 
**************



Maria Pilar Echave “Nire ustez honelako gauzengatik ez da dirurik kobratu behar”

Maria Pilar Echave etxeko andrea da eta 79 urte ditu. Gautegiz-Arteagan jaio zen eta han bizi da gaur egun.  Pilar jostuna izandakoa da. Ikasle argi eta langile ona izanikoa da eta bere denboraldi librean, masajista izatearena.

Inoiz pentsatu duzu aspergarria dela? Ez, ez da aspergarria, osatzen ditudan pertsona guztiak pozik jartzen ditudalako.
Noiz hasi zinen masajeak ematen?  18 urte nituela hasi nintzen, egun batean, Nieves masajeak ematen zituen andre bat nire etxera etorri zen nire amari masajeak ematera. Orduan, begira nengoenez ea ikasi nahi nuen galdetu zidan eta nik baietz erantzun nion. Orduz geroztik bere etxera joaten hasi nintzen eta han gauza asko erakutsi zizkidan.
Zergatik hasi zinen masajeak ematen? Asko gustatzen zitzaidalako. Gazteagoa izan banintz gauza gehiago egingo nituzkeen.
.
Zelan osatzen dituzu pertsonak? Igurtziak zain bat hartuta leku berean egiten dituzunean bihurdurak osatzen dira.
Min ematen al du bihurritutakoak osatzea? Bai, min asko ematen du.
Zenbat pertsona etortzen zaizkizu egunean? Batzuetan 4-5 pertsona batera etortzen zaizkit eta beste batzuetan inor ere ez.
Zelan antolatzen duzu zure ordutegia? Nik ez dut ordutegi finkorik. Jendeak nahi duenean sartzen da nire etxera.
Kobratzen duzu dirurik masajeengatik? Ez.
Zergatik ez duzu dirurik kobratzen? Nire ustez honelako gauzengatik ez delako dirurik kobratu behar.
Inoiz albiste edo hedabideren batetan agertu al zara? Bai, Deian agertu nintzen, kazetari bat etorri zer nire etxera oina bihurritu egin zuelako, eta osatu nionean horri buruz artikulu bat idatzi zuen.
Inoiz honelako beste elkarrizketarik egin dizute? Ez, egin nahi izan didate baina nik ezetz ematen dut beti.
Motzean
Gustuko janaria: fruitu mamitsuak.
Futbol talderik gogokoena: Athletic Club Bilbao.
Esku-pilotaririk gogokoena: Aimar Olaizola.
Aktore gogokoena: Carmen Sevilla.
Anekdota bat: Iñaki Perurenaren konkurtso batean probak egiten zegoen mutil asto batetik erorita oina bihurritu zuen orduan nik sendatu nion eta hurrengo proban txapeldun geratu zen.

Eskerrik asko elkarrizketako galderak erantzutearren.
Egilea: Aingeru Iturribarria






*******************

PABLO AMILLATEGI: “BATZUETAN EZER EZ DAKIZULA EMATEN DU.”






         Pablo Amillategi Genikako mediku bat da eta 1956an
         jaio zen. Medikuntzaren arloan homeopatian espezia-
         lizatu zen eta bere herriko klinika batean egiten du lan,
         Dublang klinikan.                                               



       
         Medikua izateko asko ikasi behar da. Zergatik hasi zinen medikuntza ikasten?
         Bi arrazoi nagusi izan nituen: alde batetik gaixo zeuden pertsonei laguntzeko eta beste       
         aldetik medikuntzari buruz gehiago jakiteko aukera oso ona iruditu zitzaidan. Gainera,     
         txiki-txikitatik gustatzen zitzaidan medikuntza eta txarto zegoen  jendeari laguntzeko   
         beharra sentitzen nuen.

         Medikuntzan hainbat arlo daude. Zergatik aukeratu zenuen homeopatia?
         Honetan ere bi arrazoi izan nituen: alde batetik homeopatiaren filosofiagatik eta bestetik   
         modu biologiko eta natural batean jendeari languntzeko gogoa neukalako.

         Zenbat urte egin zenituen homeopatia ikasten?
         Bost urte egin nituen medikuntza ikasten, beste bi homeopatia ikasten eta beste urte batez  
         doktoretza.

         Luze egin zitzaizun?
         Ez, asko gustatzen zitzaidan ikasten nuen guztia. Nahiago nuen goizetan unibertsitatera   
         joan, ohean gelditu baino.

         Zer da homeopatia?
         Pozoi bat edo molekula bat baduzu disolbatu egiten da eta azkenean bakuna baten antzeko       
         zerbaiten bihurtzen da osatzeko.

         Medikamenduak behar ez badira... behar baino gehiago hartzea  ez al da kaltegarria   
         osasunarentzat?
         Bai kaltegarria da, behar baino gehiago hartzean gorputzera kanpoko molekula batzuk 
         sartzen dituzu eta molekula horiek azkenean toxikoak dira gorputzarentzat. Eta behar    
         direnean hartzen ez badira gaixotasuna mantentzen da eta azkenean bere sintomak eta bere  
         kalteak izaten dituzu.

         Medikuntzan hainbat gaixotasun daude nola dakizu bakoitza identifikatzen?
         Gaixoasunaren sintomengatik eta infektatutako organoagatik jakiten dugu. Baina horrekin 
         ez da jakiten seguru zein den gaixotasuna, horretarako analisiak, radiografiak... egiten dira   
         seguruago egoteko.
               
        Gazte askok uste dute mediku guztiak oso serioak direla. Zuk zer uste duzu?
        Lanean beharrezkoa dugu serioak izatea baina lanetik kanpo medikuak alaiak nahiz serioak    
        izan gaitezke, baina normalean, barre asko egiten dugu elkarrekin.

        Hainbat urte daramatzazu lanbide honetan. Zuk zer uste duzu zeure buruari buruz? 
        Jakintsutzat hartzen al duzu zeure burua? Zergatik?
        Ez, gero eta gaixo arraroagoak agertzen dira, gauza konplikatuagoak eta beti gabiltza horiei  
        buruz ikasten. Nire ustez, batzuetan ezer ez dakigula ematen du.

        Zer ikasi duzu azkenengo urteotan?
        Gauza teknologikoak ikasi ditut: ozonoaren eta plasmaren tratamenduak, ekografiak nola 
        egin...

        Joaten al zara homeopatentzako ikastaroetara?
        Bai, asteburu batzuetan egoten dira eta medikuntza fakultatera joaten gara aditsuei entzutera    
        eta beraiengandik ikastera.

        Oraingo gazteek ez dute medikuntza ikasi nahi. Zergatik uste duzu gertatzen dela    
        hori?
        Asko ikasi behar delako eta jendearekin egoteko pazientzia behar delako eta horretarako   
        zaletasuna behar da. Gainera, lan egiteko ordu txarrak dira: goizeko zortzi eta erdietatik  
        eguerdiko ordu bata eta erdietara arte eta arratsaldez bostetatik zazpi eta erdietara.

        Medikuak oso okupatuta egoten zarete. Zer egiten duzu zure denbora librean?       
        Irakurtzea eta paseatzea gustatzen zait baina batzuetan ezer ez egitea eta atseden hartzea ere
        ondo dator.


        KATE MOTZEAN

      
       Gustoko kolorea: Berdea.

       Gustoko janari bat (egiteko): Arroza.

       Gustoko janari bat (jateko): Patata tortilla.

       Mendia edo hondartza: Hondartza.

       Uda edo negua: Negua.

       Oporretara joateko toki bat: Tenerife.

       Futbol jokalari bat: Messi.


                                                                                 

                                                                  ARANTZA AMILLATEGI





************************

ROSA REMENTERIA :Hamalau urterekin hasi nintzen dantza irakasle moduan”



Rosa Rementeria Manila-n (Filipinak) jaio zen 1980ko azaroaren 14an, eta ostalaritza ikasi badu ere, orain dela ia lau urtetik, dantza                                                eskola bat du, Ross dantza eskola hain zuzen ere.

Txikitatik egiten al duzu dantzan? Norekin?
Bai, hiru urte nituenetik.Nire amarekin hasi nintzen dantzan.
Zer da dantza zuretzako?
Niretzat dantza dena adierazteko modu bat da, sentimenduak, emozioak…
Nola sentitzen zara dantza egiterakoan?
Oso ondo sentitzen naiz, gustura, ardurak eta arazoak alde batera utzita, beste modu batera esanda, aske.
Zer dantza mota praktikatzen edo irakasten dituzu?
Jazz-a eta Jazz Funky-a irakasten ditut.
Zer dantza mota gustatzen zaizu gehiago? Zergatik?
Jazz-a gustatzen zait gehiago, gorputzaren sentimenduak, funkyarekin baino hobeto adieraz daitezkeelako, mugimendu bakoitzarekin emozio ezberdin bat adierazten dugulako, eta dantza adierazgarriago geratzen delako. Baina funkya ere asko gustatzen zait erritmo gehiago baitu.
Non eta noiz hasi zinen dantza irakasle moduan?
Nire amaren dantza eskolan hasi nintzen, hamalau urte baino ez nituenean, ume txikiei irakasten.

Nola bururatu zitzaizun dantza eskola bat irekitzea?
Egia esan, jendearengan pentsatzen egin nuen. Dantza klaseetara joateko, Bilbora, Madrilera, Bartzelonara… joan behar izaten nintzen, eta imajinatu nuen, nire moduan dantza egin nahi duen jendea zegoela , eta beraz, nire moduan ibili behar ez izateko hartu nuen erabaki hau.
Beldurra izan al zenuen?
Bai, eta asko. Amets gaiztoak ere eragiten zizkidan, askotan amesten nuen bakeroen pelikuletako bakardadearen irudian. Basamortuan, kaktusak ikusten nituen, eta haize boladek lasto zatiak eramaten zituzten.
Orain nola doaz gauzak?
Oso ondo. Jende pila bat ari da animatzen dantza egitera, eta oso gustura dago. Gainera, gero eta dantza barietate gehiago ari gara jartzen:         hip-hop, dantza garaikidea, klasikoa (ballet), sabeleko dantza, saloiko dantzak… Baina horrez gain, pilates, mantentze gimnasia… eta beste hainbat gauza ere baditugu.
Zure ikasleek kurtsoan zehar ikasten dutena non edo non erakusteko aukera izaten al dute?
Bai, hainbat lekutan dantzatzen dugu kurtsoan zehar. Aurten adibidez, Bilboko Arriaga plazan dantza egin dugu, dantzaren nazioarteko egunean, baina Gernikan ere Gabonetako errege kabalgatan, inauterietan,, bonbardaketaren 75. urteurrenean eta Gernika KESB-eko partidu batzuetan ere dantzatu dute. Gainera, laster kurtso bukaerako erakustaldia egingo dugu Lizeo Antzokian, umeena 9an eta gazte eta nagusiena, 16an. Horrez gain, Gernikako jaietan ere dantzatuko dugu.
Horrek antolaketa mailan buruhauste handiak ekartzen al dizkizu?
Gehiegi ez, baina pixka bat bai, batez ere gauzak denbora gutxirekin eskatzen dizkidatelako, eta koreografiak prestatzeko eta ikasleei irakasteko denbora gutxi izaten dudalako. Baina hori alde batera utzita,  ni beti jartzen naiz oso urduri.

Zure ustez, nolako garrantzia du ikasleentzako ikasitakoa jendaurrean erakusteak?
Garrantzi handia duela uste dut, norberarenganako segurtasuna eta konfiantza hartzeko balio duelako. Gainera, esfortzua dakar dantzak ikasteak eta entsaiatzeak, eta denoi gustatzen zaigu urtean zehar egindako lana erakustea, gainera, asko disfrutatzen dute eta hori da garrantzitsua.
Erraz ikus daiteke mutil kopurua ez dela oso nabarmena dantza eskolan, zergatik dela uste duzu?
Nire ustez, hori gizarteak ezarrita dituen moldeengatik da, baina gero eta mutil gehiago ari dira animatzen.
Ba al duzu gizonik? Eta seme-alabarik?
Gizona dut, eta Kattalin izeneko alaba.
Eta nola eramaten duzu zure alabaren heziketa dantza eskolan sartzen dituzun ordu guztiekin?
Ondo eramaten dut, baina nekatuta eta denbora gutxiagorekin. Kattalin oraindik txikia da eta Zornotzan bizi garenez nirekin ekartzen dut eta bere izekoak zaintzen du, gero, egunaren arabera nire gizonak edo nik eramaten dugu etxera, nire lan orduen arabera.

Beraz, esan dezakegu Rosa presente dagoela Gernikako bizitzan: bere ikasle guztiei alaitasuna transmitituz, dantza egiten irakatsiz eta jai guztiak animatzen dituelako
KATE MOTZEAN:


Paisaia bat: Lagako hondartza                          
Leku bat: Las Vegas
  Sentsazio bat: Emozioa                                       
 Kolore bat: Berdea      
 Hobby bat: Mendira joatea                               
 Uda ala negua: Uda  













Elene Egiarte


*******************************************************

JESUS ARES: ”30 URTE PASTELGILE MODUAN”
1960.urtean jaiotako pastegile honek, 30 urte daramatza lanean eta bere esperientzia eta  jakintasunagatik galdera sorta bat egingo diot.
Urte asko daramatzazu pastegile moduan? Nondik dator lanbide hau?
Bai, 30 urte inguru daramatzat pastegile moduan. Nire aitonak okindegia eta opiltegia zuen eta nire amak bertan egin zuen lan ezkondu arte. Ondoren, nire osabak hartu zuen denda. Horrela, osabarengana joateko aukera izan nuen eta hor ikasi nuen pastelak egiten.
Nondik hartzen dituzu ideiak pastelak egiteko?
Pastegileen ikastaroetatik.
Zeintzuk dira zuretzako lan egiteko baliabide gustukoenak?
Labana eta espatula dira. Alde batetik, labanarekin pastelak ebaki egiten ditut eta beste alde batetik, espatularekin pastelak apaintzen ditut.
Zuri pastelak apaintzea asko gustatzen al zaizu? Zergatik?
Bai, presentzia oso garrantzitsua delako pasteletan. Kontsumitzaileak lehenengo gauza ikusten dutena pastelaren apaindura delako.
Zeintzuk dira pauso garrantzitsuenak pastel bat egitekoan?
Lehenengo, osagaiak pisatu. Bigarrenez, osagaiak nahastu. Hirugarrenez, forma eman. Ondoren laban sartu eta azkenik apaindu.
Ba al duzu errezeta berezirik?
Bai, laranjazko pasta. Lehenengo, esnea egozten ipini behar da, bigarrenez, almendra eta laranjazko azala eta azukrea botatzen dira. Dena nahastu eta egosi. Ondoren, euro bateko forma ematen zaio eta laban sartzen da. Azkenik, hozten utzi eta geroago gainetik ematen zaio txokolatea.
 Zein tenperatura behar du hozkailuak pastelak edukitzeko?
4ºC tenperatura.
Gustatzen al zaizu beste denden pastelak dastatzea? Zergatik?
Bai, ideia berriak hartzen ditudalako pastelak egiteko.
Zeintzuk dira pastel bat txarto ateratzeko arrazoiak?
Arrazoi nagusiena da atentzio falta. Hau da, pastela egiten zauden bitartean atentzio guztia ez jartzea.
Zer gauza arriskutsu gerta daiteke pastela egiterakoan?
Eskuak erretzea, labearekin erretzea, irrista egitea lanean zauden bitartean, labanarekin ebakitzea…
Pastegile ospetsurik ezagutzen al duzu? Nondik?
Bai, Francisco Torreblanca. Ikastaro batzuk berak eman zizkidalako.
Gustatuko litzaizuke pastegile ospetsua izatea? Zergatik?
Ez, ez zait gustatzen popularra izatea.
Zein denboralditan jaten da pastel gehiago?
Gabonetan. Batez ere, errege egunean errege opilekin.
Zein da gehien saltzen den pastela?
Milhoja da gehien saltzen dudan pastela.
Eta zein da zuretzako zure pastelik hoberena? Zergatik?
Milhoja, apaindura bereziarekin eta maitasun guztiarekin egiten dudalako.
Zure lan orduetatik kanpo zer gustatzen zaizu egitea?
Uger egitea, korrika egitea eta bizikletan ibiltzea.
Eskerrik asko galdera hauek erantzutearren.
           DANEL ARES


¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨¨


IÑAKI ASTOREKA:“ Mr. Kazerola deitzen zidaten”


          Iñaki ibarrangelutarra da

          eta 1974ko abuztuaren 23an   

          jaio zen .  Ikusentzumenazko

          ikasketak egin zituen.  The

          Uski´s taldeko bateria jolea da.



Zenbat taldekide zarete? Bost taldekide gara: Iñigo abeslaria , Jon , Oier eta Anartzek kitarra eta baxua jotzen dute eta nik bateria .

Nola elkartu zineten? Eta noiz? 2005eko gau batean parrandan genbiltzala , musika talde bat osatzea bururatu zitzaigun .

 Noiz hasi zineten talde moduan jotzen? 2005ean hasi ginen talde moduan jotzen .

 Eta zu , noiz hasi zinen bateria jotzen? Txikitatik. Jatetxeko lapikoak hartzen nituen eta hori izan zen nire lehenengo bateria , Mr. Kazerola deitzen zidaten.  Baina nire lehenengo benetako bateria herriko mutil batek oparitu zidan, beren ama ez baitzuen hainbesteko zarata jasatzen etxean. Nire 12. urtebetetzean agertu zen Lagan bateriarekin. Ume zoriontsuena izan nintzen eta nire lehen kontzertua eman nuen.  Eta mutil hori zure osaba izan zen.

 Musika edo bateria klaseak hartu dituzu edo zure kontura ikasi duzu? Ez . Nire kontura ikasi nuen ,belarriz eta nire taldekideengandik. Bateriaz aparte pandereta, trikia, marakak, timbalak, bongoak, … hau da perkusiozko instrumentuak jotzen ditut.

Denok batera asmatzen dituzue abestiak? Bai , musika eta letra .

 Zuen letrak asmatzeko zertan oinarritzen zarete?Eta zergaitik? Uretan , hondartzan , olatuetan … Danok itsasaldekoak garelako.

Zer musika mota jotzen duzue? Rock & Rolla jotzen dugu.

 Erreza izan zen lehenaldiz disko horiek argitaratzea hain herri txikian bizi izanez? Oso gatza izan zen. Gure familiakoek ere ez zuten gugan konfiatzen , uste zuten zoratuta geundela. Eta jada , zortzi urte pasa dira. Eta zoratuta jarraitzen dugu.

Non ensaiatzen duzue? Ibarrangeluko udalak musutruk utzitako lokal batean ensaiatzen dugu.

 Izan duzue noizbait zuen arteko errietarik? Ez , eta hobe horrela jarraitzen badugun.

Zein estudiotan grabatu duzue orain arte? Muxikon-en Mungian dagoena , lehen Lamina produkzioak deitzen zena.

 Bizi daiteke soilik musikaz? Ez , horrekin ez dago bizitzerik . Guk dibertsioarengaitik egiten dugu. Eta horregaitik egiten dut lan gozogintzan, familiako jatetxean, Lagan.

 Zenbat disko daramatzazue , jada? Lau disko .

 Beste disko batean zabiltzate lanean? Ez . Orain dela gutxi atera dugu bat “Tximinotan” deitzen dena eta promozioan gaude.

 Zein musika taldetan inspiratzen zarete? Big Boys , Beatles , The Killers ...

 Noiz izango dira hurrengo kontzertuak eta non? Hurrengoa ekainaren zortzian izango da Ibarrangeluko jaietan.

 Jo al duzue noizbait Euskal Herritik kanpo? Eta non?Bai . Polonian. Arketasen lanean aritzen ziren bi ahizpa Poloniara alde egin zuten euskarazko irakasle bezala, eta euskararen aldeko jai bat antolatu zuten eta bertan jotzera  gonbidatu ziguten.  Jendea gustora egon zen. Frantzian , Iparraldean ere izan gara.

 Eduki duzue noizbait esperientzia txarrik? Ez , momentuz ez .

 Sumatu duzue krisia? Bai.   Kontzertu kopurua bajatu egin da eta diska salmenta ere.


KATE MOTZEAN


Uda ala negua: uda

Plater bat: babarrunak

Desioaren bat: leku urrunetara bidaiatzea

Pasaia bat: Laga

Kolore bat: gorria

Animalia bat: arraina

Abeslari bat: Ringo Star

Zaletasun bat: bateria



                                                                                                       Elena Unceta-Barrenechea